Artikuluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Artikuluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013(e)ko martxoaren 8(a), ostirala
ASTE SANTUKO ARGAZKIAK
Ezagutzen duzue Bizkaian guk egiten ditugun ospakizunak Aste Santua dela eta?
Famatuena Kofradien kalejirak dira, zer da hori?
Ikus dezagun pixka bat, ARGAZKIAK IKUSI
2013(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena
2013. BAKEAREN ASTEA
Kaixo adiskideok,
BAKEAREN ASTEAREKIN hasiko gara gaur. Zergatik? Beharrezkoa ote?
Ba bai, izan ere, oraintxe bertan herrialde bat dugu Gerran, beno, herrialde batzuk daude gerran baina hauxe ari da telebistan agertzen, MALI.
ZERGATIK? Batzuk esaten dute jende txarra dagoelako, baina beste batzuk Frantziari bertako urrearen interesa duelako.
Zoritxarrez hau ez da kasu bakarra, eta bakea ez da bakarrik gerraren eza.
ZELAKOA DA GURE ARTEKO GIROA? Ondo tratatzen dugu elkar? Jendea errespetatzen dugu? Badakigu arazoak hitz eginez konpontzen?
Hor dago koska, eta horrexegatik ospatu nahi dugu aste hau, hori kontuan hartzeko.
ZEIN IRUDI NAHIAGO DUZUE??
2012(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena
BAKEAREN EGUNA --> EZ DAGO BIDERIK BAKEA LORTZEKO, BAKEA DA BIDEA (Gandhi)

Aste hau guztia Bakea gure munduan beharrezkoa dela izango da.
Aste hau bera izateko, urtarrilaren 30ak dauka zergatia, hemen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena ospatzen delako.
Mahatma Gandhi

EGIN KLIK
Gandhiren hilketaren 64. urtemuga
Urtarrilaren 30ean, Mahatma Gandhi New Delhin hil zuteneko 64. urtemuga ospatuko da. Bakegilea gogoan izateak Bakearen eta Indarkeriarik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatzeko balio digu. Horrekin, adiskidetzea, elkar ulertzea eta bateratzearen bidezko borroka aldarrikatuko da, munduan zehar aspaldidanik bizi izandako gatazketan milaka gizonezkok eta emakumezkok egin duten bezala.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)