2013(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena
2013. BAKEAREN ASTEA
Kaixo adiskideok,
BAKEAREN ASTEAREKIN hasiko gara gaur. Zergatik? Beharrezkoa ote?
Ba bai, izan ere, oraintxe bertan herrialde bat dugu Gerran, beno, herrialde batzuk daude gerran baina hauxe ari da telebistan agertzen, MALI.
ZERGATIK? Batzuk esaten dute jende txarra dagoelako, baina beste batzuk Frantziari bertako urrearen interesa duelako.
Zoritxarrez hau ez da kasu bakarra, eta bakea ez da bakarrik gerraren eza.
ZELAKOA DA GURE ARTEKO GIROA? Ondo tratatzen dugu elkar? Jendea errespetatzen dugu? Badakigu arazoak hitz eginez konpontzen?
Hor dago koska, eta horrexegatik ospatu nahi dugu aste hau, hori kontuan hartzeko.
ZEIN IRUDI NAHIAGO DUZUE??
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina