4. urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
4. urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

BENETAKO LAGUNA

Hau bai dela benetako laguna, begiratu a zein jatorra txakurra. Gogoratu animaliak zaindu behar ditugula, kreazioan Jainkoak esan zigun moduan.

2013(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

ASTE SANTUKO ARGAZKIAK

Ezagutzen duzue Bizkaian guk egiten ditugun ospakizunak Aste Santua dela eta? Famatuena Kofradien kalejirak dira, zer da hori? Ikus dezagun pixka bat, ARGAZKIAK IKUSI

2013(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

HAUSTERRE EGUNA / MIÉRCOLES DE CENIZA

Kaixo! Ziur nago Hausterre eguna zer den badakizuela ze ia-ia gela guztietan oso ondo azaldu didazue :) Baina blog honi esker datu bitxi batzuk ezagutuko dituzue: - Hausterre egunarekin GARIZUMA (Cuaresma) hasten da, aro horrek 40 egun irauten ditu, eta ospatzen duguna da momentu berezi bat Aste Santura prestatzeko. Geure burua aldatzen saiatzen gara, justu Jesusek egin zuena basamortuan hil baino lehen. - Hausterre egunean Gurutzaren seinalea egiten dugu errautsarekin, eta bere esanahia da pertsona xeheak edo humilak garela, hautsa edo errautsa bezala. (Hautsa izan ginen jaio baino lehen eta hautsa izango gara hil eta gero) - Hau 384. urtean hasi ginen ospatzen. Zuek ondo ulertu izana espero dut! Bestela galdetu ^^ Ondo izan.

2013(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

BETOR BAKEA

Zelako sorte dugun Andereño honekin! Berak Diska batzuk egin dituelako, hona hemen Bakeari buruzko hitz bat.

2013(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

2013. BAKEAREN ASTEA

Kaixo adiskideok, BAKEAREN ASTEAREKIN hasiko gara gaur. Zergatik? Beharrezkoa ote? Ba bai, izan ere, oraintxe bertan herrialde bat dugu Gerran, beno, herrialde batzuk daude gerran baina hauxe ari da telebistan agertzen, MALI. ZERGATIK? Batzuk esaten dute jende txarra dagoelako, baina beste batzuk Frantziari bertako urrearen interesa duelako. Zoritxarrez hau ez da kasu bakarra, eta bakea ez da bakarrik gerraren eza. ZELAKOA DA GURE ARTEKO GIROA? Ondo tratatzen dugu elkar? Jendea errespetatzen dugu? Badakigu arazoak hitz eginez konpontzen? Hor dago koska, eta horrexegatik ospatu nahi dugu aste hau, hori kontuan hartzeko. ZEIN IRUDI NAHIAGO DUZUE??

2013(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

JESUSEN BATAIOA

Gaur Jesusen bataioa ospatzen dugu, Mezan egon zaretenok ziur nago horretaz enteratu zaretela. Jesusi bataiatu ziona JOAN BATAIATZAILEA deitzen zen, handik aurrera Jesusen bizitza publikoa hasi zen eta berak esandako eta egindako gauza onak erakusten hasi zen. Gelan esango didanak sari bat jasoko du :)

KONPARTITU

Beitu a zein bideo dibertigarri eta barregarria, zelan katu hauek partekatzen duten haien janaria :)

2012(e)ko abenduaren 24(a), astelehena

JAIOTZEAR DAGOOOOOO!!!!! :)

GABON ZORIONTSUAK IZAN eta 2013. urtea aurreka baino askoz zoriontsua izan dezazuela!!! Jesus, betiko moduan, gurekin egongo da
Eta, hona hemen nire oparia :)