Gandhi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gandhi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

BAKEAREN ALDE

Kaixo denoi, begiratu a ze nolako proiektua egiten dugun urtero bakearen alde. Puxika piiilo bat botatzen dugu mundu hobe baten alde. Eta, nora doaz puxikak? Beste bideoan dago sekretutxoa :D Portzierto, bakearen astea ospatzen da Mahatma Gandhiren urtebetetzea gogoratzen delako, bera oso pertsona ona izan zen eta berari esker herrialde bateko gauzak era ez biolento batez egin daitekeela erakutsi zigun.

2013(e)ko apirilaren 9(a), asteartea

Gaur egungo Jesus-ek

5. mailakoekin historian zehar Jesusen mezua zabaldu zutenei buruz hitz egingo dugu. Talde batek GANDHI / LUTHER KING / TERESA KALKUTAKOA hitz egingo du. Eta beste taldeak FRANCISCO ASIS / FRANCISCO AITA SANTUA (ikusi ere erderaz) / JESUITAK -ei hitz egingo dute. Oso aukera ona pertsona onei buruz hitz egiteko. Gutxi barru haien aurkezpenak eginda.

2012(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

BAKEAREN EGUNA --> EZ DAGO BIDERIK BAKEA LORTZEKO, BAKEA DA BIDEA (Gandhi)


Aste hau guztia Bakea gure munduan beharrezkoa dela izango da.

Aste hau bera izateko, urtarrilaren 30ak dauka zergatia, hemen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena ospatzen delako.


Mahatma Gandhi

EGIN KLIK

Gandhiren hilketaren 64. urtemuga

Urtarrilaren 30ean, Mahatma Gandhi New Delhin hil zuteneko 64. urtemuga ospatuko da. Bakegilea gogoan izateak Bakearen eta Indarkeriarik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatzeko balio digu. Horrekin, adiskidetzea, elkar ulertzea eta bateratzearen bidezko borroka aldarrikatuko da, munduan zehar aspaldidanik bizi izandako gatazketan milaka gizonezkok eta emakumezkok egin duten bezala.