GKE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GKE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

INOR EZ DA BESTE INOR BAINO BEHARREZKOAGOA

A ze nolako gertaera sukalde bateak izandakoa! Mutikoek pentsatu zuten ezinbestekoak zirela eta neskak alde batera utzi zituztela armairuan geratuta, baina neskek ez zuten amorerik eman, lortu zuten mahaia ondo prestatzea eta azkenean mutilak konturatu ziren txarto jokatu zirela. Hau da 1. mailan egindakoa, MANOS UNIDAS GKE-ren eskutik (Elizako ONGD bat)

2012(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

ZER DIRA GKE-k?

Gobernuz kanpoko erakunde

Gobernuz kanpoko erakundea (GKE) pertsona fisikoek edo juridikoek legez eratu den erakunde bat da, edozein gobernutatik independenteki jarduten duena. Hainbat arlotan jarduten dute GKEek: kultura, garapena, giza eskubideak, ekologia, politika... Herrialde edo gizataldeei garatzen laguntzen dihardutenei garapenerako gobernuz kanpoko erakunde (GGKE) deritze.

GKEak, batez ere, herrialde garatuetan sortzen dira; izan ere, ikasle mugimenduetan, sindikatuetan, talde politikoetan parte hartzen duen pertsona-kopururik handienak han izaten baitira. Halaber, han hazi da gehien GKEren batean lankidetzan aritzen diren boluntarioen kopurua. Gazte eta heldu askok beren aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat lankidetzan aritzen diren horiengandik ikasten ematen dute, eta, aldi berean, esperientzia bereganatzen dute.

Bestalde, gutxiago garatuta dauden herrialdetan —esaterako, Afrikan, Asian eta Latinoamerikan—, neurri txikiagoko talde eta erakunde ugari sortu dira; beren ingurunean bizi-kalitatea hobetu nahi duten herri-mugimenduak dira.


ADIBIDEAK (BAKOITZEAN EGIN KLIK)

· Manos Unidas
· Cáritas
· Cruz Roja
· Ayuda en acción
· UNICEF
· Médicos sin fronteras
· Save the children
...