2012(e)ko abenduaren 2(a), igandea
ABENDUALDIA (Adviento) - 1. Igandea
Arratsalde on guztioi, Abenduarekin hasi gara eta ABENDUALDIArekin ere bai.
Eta, zer da Abendualdia?
Oso erreza, 4 aste irauten du eta Jesusen jaiotzarako prestatzen gara, neba edo arreba bat jaio baino lehen egiten dugun moduan. Logela prestatzen dugu, etxea aldatzen dugu pixka bat, eta, batez ere, gu ere aldatzen gara, jaiotza horri itxaroten diogu eta hobeak izaten saiatzen gara.
Gauza bera Jesusen jaiotzarekin.
Begiratu Abendualdiko egutegia:
Eta honetaz aparte, Igande bakoitzean Abendualdiko koroaren kandela bat pizten dugu:
Beno, espero dut denok uler dezazuela. Zalantzaren bat edukitzekotan hemen nauzue, iruzkin (komentario) bat utzi.
Agur bero bat
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina